XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Trebiño Araba da ARTZALLUZ`dar Joxe Mari`k.ESAMES aundiak sortu ditu azken aldi ontan Araba`ko biotzean aurkitzen dan TREBIÑO lurraldeak.
Arrazoirik ere ba-da ortarako.
Baiña asarreak eta esamesak alde batera utzirik, egokia ta bidezkoa iruditu zait nere lantxo au abeslari ezagun baten abestiarekin astea.
Abeslari au Gorka Knorr da ta abestiaren izena, berriz, TREBIÑO
Bein baiño geiagotan abestu dugun abestia; biotzez abestu ere.
Emendik aurrerantz ugariago entzungo dudan itxaropena ba-dut.
Zergatik ez abestu gure erriaren zati dan lur maiteari?.
Kondaira labur batEta kondairak, zer dio? Labur bederen, ikus dezagun TREBIÑO`ren bizitza, kondaira testigu dugula.
1151`gn urtea: Naparroa`ko Erregea zan Sancho el Sabio`k TREBIÑO sortzen du, FUERO bat emanaz.